XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sartu al da inor ipurdi horretan? - galdetu zidan begietara so.

Ile sustraietaraino gorrituko nintzen-edo, barrezka hasi baitzen algara zakarrez.

Jarein zidan.

Gero, zera esan zidan irribarre misteriotsu batekin.

- Ale, jarraitu zure eginkizunekin.

Urduri egon nintzen egun guztia, ipurdiaren kontu harekin zer esan nahi ote zuen pentsatzen.

Goiz oheratu nintzen; nion ikusiezina eta guzti, berotuta geratu nintzen haren zirriekin, eta nahiago izan nuen gustura masturbatu, Luisa eta Antoniorekin telebista ikusi baino.

Zakil handi batekin nenbilen ametsetan, ezpain batzuek gozo-gozo laztantzen nindutela sentitu nuenean; laztana itzuli nuen eta ez nuen begiak zabaltzerik nahi izan; pentsatu nuen Antoniok bere gaueroko menua aldatzea erabakiko zuela gau horretan; itxura oneko gizona zen eta ez zitzaidan inporta abentura bat izatea berarekin.

Ahoak nire ahoa zanpatzen zuen eta ezpain goseti batzuek nireak irensten zituzten oso-osorik.

Esku bat, ohe,estalkiak apartaturik, nire gerrian pausatu zen, eta gero, iztarrartean behera labanduz, hauen erdian murgildu eta nire arrakalan irristatzen hasi zen.

Nik izterrak ondo elkartuta nituen, baina haren esku ertza ebaki gainean gora eta behera hasi zenean, hau irekiz joan zen poliki-poliki, neu ere irekiz joan nintzen bezala ferekaldi atsegin harekin; izterrak zabaldu nituen, eskuak nahikoa leku zuen lanean jarraitzeko, eta zein ederki egiten zuen!

Nire zirrikituak aztertzen zituen, nire klitorisa ikutzen, eta, gainera, aluan hondoratzen